DEBAko UDAL BULETINA | BOLETÍN MUNICIPAL de DEBA APIRILAK 24 | 24 de ABRIL
 
Debako Udal buletina
 
 
 
 
DEBAKO UDALA PLANA LANTZEN ARI DA EGOERA BERE ONERA BUELTATZEN DENERAKO 
 
Orain bizitzen ari garen osasun alarma egoerak, epe laburrean eragiteaz gain, epe ertain, eta ziurrenik luzean ere, eragina izango du, adituek esan dutenez. Gilen Garcia alkateak orain egun batzuk adierazi bezala, Debako udala lanean ari da aurrera begira, ahal den neurrian ondorioak aurreikusten eta herritarrengan egoera honek izango duen eragin kaltegarria zein neurrietan arindu dezakeen aztertzen. Udal gobernua, beste alderdiekin elkarlanean, neurri ekonomikoak lantzen ari da, besteak beste, udal aurrekontua doitzea.
 
 
Irakurri gehiago
 
 
 
MASKARAK EKOIZTEN ARI DA HERRITAR TALDE BAT 
 
Koronabirusa gaitzetik babesteko eta honen hedapena murrizteko, maskarak egiten hasi da herritar talde bat. Herritarrek elkartasunerako beste adierazle bat, ezbairik gabe. Debako udalak eskerrak eman nahi dizkizue ingurukoak zaintzeko lan egiten ari zareten pertsona boluntario eta elkarteei. Mezu hau zabaldu du herriko jostun taldeak:
 
“Covid-19ak sortutako maskaren beharrari era herrikoi zein ekologikoa aurre egiteko asmoz, herriko jostun talde bat elkartu gara. Talde honek maskara berrerabilgarriak josiko ditu herritarren artean dohainik banatzeko. Makinaz josten badakizue eta prest baldin bazaudete maskarak egiteko deitu telefono honetara: 666921453. Bertan informazio guztia emango zaizue, maskarak egiteko patroiari buruz eta baita materiala non jaso behar den ere. Animatu eta parte hartu!”.
 
LANGILE AUTONOMOENTZAT LAGUNTZAK
 
Autonomo bezala lan egiten duten langileentzat, ondorio ekonomiko kaltegarriak eragingo ditu gaur egungo egoerak, horietatik askok, ezin izan baitute epe batean lanik egin. Gai hau e da udalen konpetentziakoa, eta ondorioz, udalez gorako erakundeek bideratuko dituzte laguntzak. Aurrekoan Debegesaren zerbitzuaren berri eman genizuen. Gaur, Eusko Jaurlaritzak horretarako sortutako zerbitzuaren berri eman nahi dizuegu. Webgune honetan bildu dute informazio guztia.
 
 
ETXEALDITIK EUSKARALDIRA
 
Etxealditik Euskaraldira abiatu da aste honetan. Etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere. Horregatik, proposamena luzatu du Euskaraldiak: “hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen?” Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen digutena. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren beroketa ariketa izango da.
 
*Ikusi azalpen osoa bideoan, irudian sakatuz. 
 
 
 
LIBURUAREN EGUNA
 
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Debako irakurle ezberdinen irakurketak biltzen dituen bideo-collage hau osatu zuen atzo Kultur Elkarteak, Liburuaren Eguna ospatzeko.
 
*Ikusi bideoa irudian sakatuz. 
 
 
Datorren astean, ostegunean bidaliko dugu buletina, ostiralean maiatzaren 1a baita, jai eguna, hortaz. 
 
 
DEBAKO UDALA
Portu kalea, 1
+34 943 19 28 40
20820 Deba
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
 
 

Mezu hau honako helbideari bidali zaio turismoa@deba.eus

Email hau jaso duzu Debako udalaren inguruko informazioa jasotzea eskatu duzulako

 
 
© 2020 DEBAKO UDALA