DEBAko UDAL BULETINA | BOLETÍN MUNICIPAL de DEBA APIRILAK 17 | 17 de ABRIL
 
Debako Udal buletina
 
 
 
 
ETXEGABEKOAK HARTZEKO ERROMESEN ATERPETXEA EGOKITU DA
 
Osasun alarma egoera honek are egoera zaurgarriagoan utzi ditu kalean bizi diren pertsonak. Hori aintzat hartuta, eskualdeko alkateen artean hitz egin ondoren, Debako udalak erromesen aterpetxea egokitu du egoera honetan dauden pertsonak hartzeko. Une honetan bi pertsona daude bertan eta oinarrizko arreta zerbitzua Debako Gizarte Zerbitzuen bitartez jasotzen dute.
 
 
Irakurri gehiago
 
 
 
ALARMA EGOERAREN HILABETEA BETETA, AURRERA JARTZEKO GARAIA HELDU DA
 
Aste honetan hilabete bete da covid-19 birusak eraginda alarma egoera ezarri zenetik. Lehen mailako osasun premiak erantzuteko neurriak hartzea izan zen udalaren lehen egitekoa. Hilabete igarota, baina, sortuko den egoera berriari begiratzen hasteko une heldu da. Hori horrela, Gilen Garcia alkatea herriko eragileen beharrak eta nahiak jasotzeko erronda egiten ari da. Halaber, ekonomian izango duen eragina arintzeko ere zein neurri har ditzaken udalak aztertzen ari da udal gobernua.
 
Irakurri gehiago
 
 
 
ABERRI EGUNA
 
Egoera berezian ospatu da aurten Aberri Eguna, apirilaren 12an, osasun alarma egoerak eraginda. Ekitaldirik gabe, balkoietan eta lehioetan ospatu da aurtengoa. Egunari begira, Debako udalak, EH Bilduk eta EAJ-PNVk adostutako adierazpen instituzionala kaleratu zuen igandean.
 
Irakurri gehiago
 
LIBURUAREN EGUNA
 
Apirilaren 23an ospatzen da Liburuaren Eguna. Debako Kultur Elkarteak, Debako udalak lagunduta, moldatu egin du aurtengorako egina zuen proposamena. Irakurle ezberdinen irakurketak bilduko dituen bideo-collage-a egin eta Liburuaren Egunean aurkeztuko dute. Lanak bidaltzeko bihar (apirilak 18) arteko epea dago eta hona bidali behar dira:
 
  • WhatsApp mezua: 688 823 788
 
  • Posta elektronikoa: ostolazadeba@gmail.com
 
 
 
DEBAKO UDALA
Portu kalea, 1
+34 943 19 28 40
20820 Deba
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
 
 

Mezu hau honako helbideari bidali zaio artxiboa@hotmail.com

Email hau jaso duzu Debako udalaren inguruko informazioa jasotzea eskatu duzulako

 
 
© 2020 DEBAKO UDALA